INAUTERIEK

Aurtengo inauteriei atzineko esanahia emon gure izin dotsegu, beti be arbasoek sinistan zauriena gaur egungo gure izaeragaz uztartuz. Horren emaitza pasibotasuna K.O. izteko jaiotako lore koloretsuek izin dire. Eztakit batan batek gure mozorroan eduki konplexue harrapatu dauen edo ez, bea emaitza baino, prozesue zan garrantzitsue eta barre batzuk botaoguzela ezin dogu ukatu. Hasteko, koreografia bat ensaio barik, denbora justoagaz eta jantzari deskordinauekaz grabetan saiatuten zarenean making off-ak zer esan handie emoten dau. Horreri gehitu behar jako gauez kanposanture bideo bat grabetera joateak dekon xarma; are gehau jakinde “que podia ser el fin de nuestro camino”. Azkenean, edukiz eta bizitasunez jositako … Irakurtzen jarraitu INAUTERIEK

INAUTERIEK

Negua heriotza, hotza eta ilargiegaz lotutako garai iluna da. Esan ohi da eguzkia, hartzak lez, ibernazioa imintatuz neguan amalurraren barruan sartuten dala, udabarrian esnatuterakoan bizia, beroa eta argia ekarteko. Inauteria naturaren urteroko berpizte hori sinbolizatzen dauen erritoa da, esnatze horretan zarata eta mugimenduak garrantzia hartzen dauelarik. Antza danez, Lemoako lurretatik zeozer esnatu da eta horren erruduna pasibotasuna K.O. iztera etorri diren lore boxeatzaileek sorturiko mugimendua da. Azken finean, herrieri kolorea  emotea dekie helburutzat. K.O.lorea da euren izena eta irudimena euren armarik onena. Euskal inauteria urtarrilean hasten da eta martxoa/apirilean amaitu. Gu ordea egunero, astero, hilero arituko gara lo dauena mogimenduaz … Irakurtzen jarraitu INAUTERIEK

ERREKETAN URTEURRENA

2000-01-20. Nostalgikoenak anekdotak kontetan dauriezen bitartean penaturik gogoratuten daurie egun hori; alperrenak ordea, bidean dauen aldapa urtean pare baten baino eztala igo behar ikusirik irribartsu. Baina arrazoi bategaitik zein besteagatik danok gustora igoten gara oroitze egun xume honetara. Txorizoa, urdaie eta lemorietako txakoline egoteak asko laguntan dauela aukeraketa horretan argi dau. Halan da be, uste dot batan batek denbora lar emon zauela bere palue diseñetan (“hiru”giharra hiru puntako paluen ala hil) ta azkenean etxetik pasau behar izin zala bokadillo bat hartuten. Bikaitasunaren ondoriak badakizue… Bikaintasunetik urrin geratu zana kanpamentue izin zan. Itxura ezin hobea aukin zauen aterri zan bitartean, bea … Irakurtzen jarraitu ERREKETAN URTEURRENA

ERREKETAREN URTEURRENA

Badator urteroko urte hasierako errutina. 18 urte Karabie zaharra erre zanetik; 18 urte errautsetatik indartsuago jaio giñenetik. Eguraldi terriblea iragarri daurie zapatureko, bea ziurtatu geinke bertako giroa beroa izingo dala. Anekdotak, janarie, edarie eta punteria falta eztirelako falteko… ezaitez faltau zu ta ERDU!!! Irakurtzen jarraitu ERREKETAREN URTEURRENA

HAMABOSTALDI KULTURALA

OLENTZERO Aurten hamabostaldie Olentzerogaz hasiogu eta hamabost egun honik izin dire gutzako ekarri ahal zauen opaririki onena. Ezta opari erreza lepoan ekarteko. Eskerrak aurtengo Olentzeroa benetako morroskoa izin dala. Hori bai, beste urte batez konfirmetan da aurreko egunetan haur txikienak zelan hartu behar direnan inguruko ikastaroa beharrezkoa dala. Suposatuten dot hartutea baino, Olentzerona emotea dala eta egie esan polito banatu zauzen opariek txikienen artean. “El mejor premio es compartirlo” errepikatuten daurie behin ta berriz telebistan. Pena bat ondio Iñaki ta Tomasegaz konpartidu ezin izitea. Batek daki, bea behar bada akaso, Olentzerok jasotako gutunen artean batan bat eurei bideratue izingo zan. … Irakurtzen jarraitu HAMABOSTALDI KULTURALA

HAMABOSTALDI KULTURALA

Urterolez, gabonekin batera badator Harriketarron hamabostaldi kulturala. Aurten azken orduko arazo logistiko eta tekniko batzungatik eskolako antzerkie eta stankeik moduko ekintza historiko bi atzean itzi behar izin doguz. Halan da be, stankau barik aurrera goaz eta eztogu itziko honek aurtengo gabonak goibeldutea, aurten be egitarau polit bategaz gatozelako. Abenduak 24 Aurkezpenik behar ez dauen OLENTZERO etorriko jaku. Abenduak 26 Herrie koloreztatuten darabilgu aspalditik eta oingoan MAKRAME IKASTAROAN ikasiko dogunaz baliatuko gara horretarako. Korapilatu zaitez, koloreztatu gaitzazu! Abenduak 27 Hainbet dire Karabiek eta E.H Donbass Talde Internazionalistak elkarlanean egin doguzan ekintzak. Aurten barikuko kontzertuetan irabazten dan dirue bertara bideratuko dogu beharrizanak … Irakurtzen jarraitu HAMABOSTALDI KULTURALA

TXATXAMURKE EGUNE

Bueno, berandu bea azkenean heldu da txatxamurke eguneko kronikea. Blogariek be zubie iten daurienaren seinale. Alperkerie iminiko daurie askok errudun moduen, bea esan beharra dau azken aldien alpertu direnak txatxamurkekoak direla. Lehen bazkariek (oso gozoak, gauzak diren moduen) eurik prestatuten zauriezan eta oin bazkariek jatetxeetan antolatuten dauriez. Alperkerie edo akaso oinarte merituek iribazten ibili dire orain beste lehentasun batzuk dekon ezkutuko sukaldari bateri esker? Bueno, dana dalakoa, elegante bazkaldu ginun asik erdi barkatute dauz. Karteari argazkie atarako nautsen zuok (irakurle leialak) zer bazkaldu ginun jakiteko, bea zubi zikun ezta kartarik egoten ataraten daurien guztie papelean iminteko Lemoatx guztie deforestau beharko … Irakurtzen jarraitu TXATXAMURKE EGUNE

EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAN KONTRAKO EGUNE

Azaroak 25 Mirabal ahizpen hilketa oroituteko aukeratutako eguna da. Mirabal ahizpak dominikar errepublikako hiru ekintzaile politiko izin ziren eta 1960ko azaroak 25ean Rafael Trujillo diktadorearen poliziek bortizki hil zauriezan. Tamalez, gaur egun be egoera lar ikusten doguz honegaz paralismo bat dekienak. Eta gertakari hori hainbet arlotatik salagarrie bada be, emakumearekiko indarkeriaren kontrako nazioarteko egunalez izendatu zaurien. Egunero agertan gara edozein indarkeriaren kontra eta pena bat da egun bet/aitzakia bet aukin behar izitea horretaz oroitu ta kalera borrokatuten urtetako. Baina gaur be, hemen batu gara, gazte blokean hasieran eta belaunaldi guztiekaz batera amaieran. Hemen batu gara, eta batuten jarraituko gara autodefentsa … Irakurtzen jarraitu EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAN KONTRAKO EGUNE