Blogaren artxiboa

SAHARA HURRA

Ondikoarren Karabie festeko ajea pasau barik eta euskal jaian atarian, Lemoan presente dagoen beste kultura bategaz gatoz. Barikuen 19:00etatik hasite, Saharan egoeraren barri emongo doskun hitzaldie aukingo dogu, bertatik ekarritako eta bertakoek eginiko teagaz batera. Ondoren afarie aukingogu eta zorte apur bategaz berezie izingo da bertako produktuek dastatuteko aukera aukingogu ta. Azkenik, Lemoako gazteak Saharako famili bategaz bizi izandako esperientziek plazaratuko dauen dokumentaltxoa ikusteko aukerea be aukingo dogu. Ezeizu galdu aukerea eta erdu!!!

IMG-20170529-WA0005

Advertisements

DIRU SARRERA MINIMOAK ZELAN ZEHAZTU?

Elkartzen eskubide sozialen aldeko mogimendu bat da, helburu moduen oinarrizko eskubide sozialen aitortza dekolarik. Horretarako ekimen desberdinak gauzatuten dauriez eta gaurko hitzaldie dekogu adibide.

Diru sarrera minimoak zelan zehaztu? galderari erantzune topetako planteatu gendun hitzaldi hau. Aberastasunaren banaketa hartu zan abiapuntutzat, aberastasuna herriak sortua bada herrian modu ekitatiboan banatu beharko zala argudiatuz. Hortik tiraka traba, kontzeptu eta iritzi asko landu ziren modu orokorrean zein zehatzean. Laburpen moduen Elkartzeneko orrialdean be pare bat ideia aurkituko dozuez. Nabarmendutea gaur landutako ikuspuntua ez dala izin sistema ideal baten gainean sortua, baizik eta gaur egungo errealitatea kontuten hartute, pausu praktikoak (batzuentzat txikiegiek akaso, baina aurreranzko joeran) ematera bideratua.

Argi dagoena da, galdera horreri irtenbide bat topetea oso ondo pentsatuta dagoen egiturari tirafondo bat kendutea baino eztala. Baina guk beti esan dogu iraultzak pausu txikiekaz hasten direla. Beraz, hemen jarraituko dogu burueri eragiten eta tirafondoak (momentuz) kendu ezin badoguz, behintzet destornilladorak sortuten. Batek dakielako iraultza noz hasiko dan, baina hasten danean sikeran, prest harrapatu gaitzala.

20170305_182905

INPERIALISMOA: ERREFUXIATUAK EGITEKO MAKINA

“Batzuetan egunkarian munduan gertatzen den guztia irakurtzen da eta munduan gertatzen den guztia munduan gertatzen den guztia dela sinesten da” idatzi zauen Joseba Sarrionandiak. Gaur egungo egunkariek, erlijioen guda baten ondorioz mundua errefuxiatuz bete dala dinorie, errefuxiatuen krisi baten murgilduta gauzela alegia.

Guk barikuen, zorionez, gaztetxeko leihoak zabalik itzi ginduzen ta haize korronteak egunkari horritako orrialdeak zimurtu zauzen hitzak euren artean nahasturik. Orain beste zeozer irakurri lei.

Izin be, Komite Internazionalistagaz batera antolatutako hitzaldi honetan errefuxiatu krisi baten murgilduta baino, mundu osoa hartuten dauen joko zikin eta ustel baten murgilduta gauzela ohartu ginen; errefuxiatuak fitxak baino ez diren joko erraldoian. Hasiera baten hizlaria beste bat izan behar bazen be, ezintasun bategatik Mariam etorri jakun egoeraz berba iten. Mariamek argi itzi eban programatuta egoan hizlaria bera baino trebeagoa zala egoeraren diagnostikoa egiten, baia egie esan, ez jakun asko arduretu. Mariam Komite Internazionalistako kide izateaz gain, errefuxiatu kurdua da eta esperientzia propioak asko aberasten dauriez holango hitzaldiek. Bai, errefuxiatuen artean be kurduak dauz, ez dira danak siriarrak!

3 orduko solasaldian gai asko ikututeko denbora emon dozkun. Ezta erreza dana laburtutea, baina arrazoi geopolitikoaz mintzatu ginen, potentzien izaera bikoitzaz, Europa eta Turkiaren arteko akordioaz, Siriaz aparte gerran dauzen beste herrialdeetaz, mundu osoko errefuxiatuetaz, errefuxiatuek egin behar dauriezen ibilbideaz, errefuxiatu akanpalekuen egoeraz, komunikabideen paperaz…

Azken finean, atara gindun ondorioa da gizartea bera be beste fitxa bat baino ez dala jolas honetan, beharrezkoa danean estrategikoki mogiduten dauriena. Ba mogidu behar bagara, behintzet ez gaitzatela eurik mogidu, mogidu gaitezan kontziente izanik, arazoa urrinekoa dala emon arren, guk be badekoguleko zer esana ta zer egina. Horregaitik aipatutekoa da arratien “ongi etorri errefuxiatuak” plataforma sortu dala eta hamendik deialdie in gureko geunke datozen egunetan honen harire ingo diren ekitaldietan parte hartutera gonbidatuz. Mugak sortzen eta harresiak handitzen diren arren, badauzelako birjaioten diren herrialdeak eta inoiz hiltzen ez diren herriak!

IMG-20160514-WA0002

Oharra: Erantsite izten doguz gai honen inguruen arratien ingo direzen ekimen diferenteak… eta adi kartelei gehau egongo direlako!!