SUKALDARITZA TAILERRA

BASERRITAKO TXAKURREK GREBARA JOAN DIREZ ORAIN BAZKARIETAKO SOBRAK APROBETXETAN DIREZELAKO Horrela da bai, txakurren sindikatuak prentsaurrekoa eman dau gaur goizean esanez oso suminduta dauzela arratiko hainbat elkartek martxan imini daurien dinamikarekin. “Hezurrak, porruen zati berdea, ustelduteko gitxi faltetan jakon frutea… patata azalei be etekine atara dotsie!! Nahiko da!!” hasarrez azaldu dosku aistiko pastor aleman batek. Txaramela taldekoek hiru ikastaro antolatu dauriez arratien, sukaldaritzari beste ikuspuntu bat emon gurean. Lelangoa lemoako Karabie gatetxean izin da gero ta gehiago, bea gero eta buru gitxiagogaz kontsumitzen dan gizarte honetan atzineko ohiturek (hemen ez da ezer botatzen) barriro mahai ganera ekarriz. Gaba afari elegante … Irakurtzen jarraitu SUKALDARITZA TAILERRA

19. URTEURRENA

19 urte jada asanblada sortu zala. 19 urte jada herrieri kolorea, bizitasune, umorea, nortasune… emoten. 19 urte jada harreman barriek iten. 19 urte jada eztabaidan eta matrakan. Negu Gorriakek esaten zauen moduen “frogatu ez duenak ez daki zer den hau”, eta guk ere ez deutsugu deskribatuko. Hori bai, egunen baten planetak alienau direlako, deabruren batek poseidu zaituelako, poliziak agintzen deutsulako edo sin mas 16 eskilara igotea mundu berri bat ezagutzeko prezio merkeegie dala pentsetan dozuleko, hemen aurkituko gaituzu, gauza barriek pentsetan, beti laguntzeko prest. Maite zaituztet!! Zorionak!! 😘 😘 Irakurtzen jarraitu 19. URTEURRENA

SUKALDARITZA TAILERRA

Etxeko frigorifikoan pillo bat pingo akumulau iten jatsuzela eta masterchefen ikusten dozun sukaldaritza top hori praktikan iminteko eztotsule balio…. ba lasai, igitiek azaroak 8en interbide bat proposatuko doskuelako 18:00etatik 20:30etarako saio baten. Gauza praktikoagorik ba al dago? Erdu ta atara eiotsezu etekine sobrei!! Izena emoteko kartelean agertan dan kontaktuetan. Irakurtzen jarraitu SUKALDARITZA TAILERRA

PATXARAN FABRIKA

LEMOAKO PATAXARAN ENPRESA GITXIGAITIK EZ DA ERRESKATE BAT ESKATUTERA BEHARTUTA IKUSI Eguzkitsu itxartu zan egune, bea egun osoan zehar zeruen eguzkiek berotan zauen bitartean harriketarron inguruen egune iluntan hasi zan. “Carlos, basora heldu ta basoa siku… sikuuu!!” argitu dosku bertaratu zan batek. Azaldu doskuenez endrinen kokalekua orain urte pare bat bilaketa exaustibo eta metodiko baten emaitza da eta kotxean gaitasuna (eta bertan doazenen nerbioak) jo puntuan iminten dauen leku horritako bat da. Beraz, arazoa ez da jente asko pasau dala horrik batzean, aldaketa klimatikoak basoa estirilizau dau… Eta kito! Egoerea ikusite eta enpresaren gainbehera gero ta hurbilago ikusite, euren produkzioan … Irakurtzen jarraitu PATXARAN FABRIKA

PATXARAN IKASTAROA

Aurten be ohitureari jarraituz pilarikak endrina pilarekin harrapatutea espero dogu. Adituek diñorie urte honetan aukiogun klima ez dala aproposena, bea gu bardin bardin gure rastreator gaitasunean konfiantza osoa jarrita deku. Konpañia onean basotik buelta bat emoteko aitxakie dalako ta etorkizunean mozkortuko zaituen edarie ekoizteak bere xarma dekolako erdu zaitez zu bebai!! Ordue biherko asanbladan zehaztuko dogu, beraz adi egon sare sozialeei! Irakurtzen jarraitu PATXARAN IKASTAROA

KORNER FEST

Ak-16k baloiak errudengatik aldatu dauz. Zapatuko Korner festaren ostean, Ak 16ko bozeramaileek iragarri daurie futbolaz nazkatuta datorren denboraldian Euskadi fundazioaren jarraitzaile sutsuak bihurtuko direla. “Zapatu honetan argi ikusi da gure helburua ondo pasetea baino eztala. Handitu arte bazkaldu, zerbezakaz eguzkipean hidratau eta musika dauen bitartean dantza in; beti be, gure lagunek animetean aitzakipean. Bide batez batan bat bazilau ahal badogu hobe. Hori da gure estiloa. Futbola protagonista sekundario bat izan da.” Argudiatu dosku militante batek. Hasiera baten futbol tenisagaz ausartu ziren, baia arin konturatu ziren ezegoela eurentzat egina. “Esku baten kubata ta bestean bokadillo bat dekozunean baloiari emoteko egin beharreko … Irakurtzen jarraitu KORNER FEST