Blogaren artxiboa

SAHARA HURRA!

Zoritxarrez egunero aukiten doguz munduan zehar emoten diren guda, borroka edo bihotzak uzkurtuten dauriezen gertakarien berriak. Baina ondikoarren be latzagoa da jakitea egunkari horritan ez direla danak agertuten. Saharak urteak daroaz errepresiopean eskubide eta independentzia baten alde borrokan, baina ez dogu ezagutza askorik horren inguruan. Ganera, Lemoan badira Saharatik etorritako hainbat herritar eta sarritan kulturartekotasuna asko aldarrikatuten dogun arren, esan geinke euren kulturaz be gauza askorik eztakigule. Beraz modu xume baten (eta espero dot etorkizunerako harreman baten abiapuntu izatea) biak uztartutea aukera polite izingo leikela pentsau gindun.

Hasteko, bertako historia eta egoeraren berri emon euskun hitzaldia aukin gindun. Hizlaria Saharako akanpalekuetan jaiotako 20 urteko gazte bat izan zan. Bertako errekurtso naturalen garrantzia, errepresioa eta torturak, okupatutako lurraldeak, errefuxiatuen akanpalekuak, harresia… datu eta kontzeptu asko jorratu ginduzen. Etorkizunera begire hausnartuteko aukera be aukin gindun eta momentuko egoera gogorra bada be, gogorragoa da ikustea etorkizuna be iluna aurreikusten dala. Baina bueno, etorkizuna dauen bitartean pausuek (txikiek badire be) emoten jarraitu beharko doguz.

Esan dogun moduen, euren kulturaz gozatetuko aukerea be aukin gindun eta hitzaldien zehar bertako beste gazte batek tea prestatu euskun. Arpeiren bat gesto arraroren bat egin arren, orokorrean harrera ona aukin zauela esan geinke, bigarren rondan be basu guztiek amaituz. Kontrakoa pasau zan datilekaz. Eskurik esku pasetan joan ziren inon parau barik, esku aproposak topau eta taperra bentilau zan arte. Enpanadillak eta pastela be gitxi aguante zaurien mahai ganean.

Tripea apurtxu bet bete ta gero, lemoaztar batzuk Saharako familie bategaz bizi izandako bizipenak batuten zauzen bideo-dokumentala jarri euskuen. Hainbestetan eskatutako bideoa azkenean ikusteko aukera aukin gindun bai. Eztabaidarako denborea be egon zan eta protagonisten esanetan gehien harrituotsiena bertakoek egoera hain gogorren aurrean izandako irribarrea izan zan. Guk be barre batzuk bota ginduzen bideoa ikustean beraz, modu metaforiko baten esan geinke irribarre hori kamara baten batu eta hona ekarteko kapazak izin zirela. Artistak! Hori bai, ondikoarren giltzapean dauzen jantza desenfrenau pare batzuen irudiek ikusteko irrikitan gauz.

Azkenik egune borobilduteko Lemoan bizi dan saharar baten eskutik kuskuse jateko aukerea aukin gindun. Giro hain sano ta polit beten edozer gauze sartuten da ondo, bea esan beharra dago sukaldaria txalotxeko moduko kuskuse preparau euskule. Hori bai, jateko erakutsi gindun teknika eskasak argi itzi zauen beste afari bet in behakogule entrenetan segiduteko.

Besterik barik eskerrik asko barikuen Karabire hurbildu zinien saharar guztiei ekimen horreri kutsu esanguratsuago bat emotearren eta segi jo ta ke merezi eta behar dozuenagatik borrokan.

SAHARA HURRA!!!

Advertisements

SAHARA HURRA

Ondikoarren Karabie festeko ajea pasau barik eta euskal jaian atarian, Lemoan presente dagoen beste kultura bategaz gatoz. Barikuen 19:00etatik hasite, Saharan egoeraren barri emongo doskun hitzaldie aukingo dogu, bertatik ekarritako eta bertakoek eginiko teagaz batera. Ondoren afarie aukingogu eta zorte apur bategaz berezie izingo da bertako produktuek dastatuteko aukera aukingogu ta. Azkenik, Lemoako gazteak Saharako famili bategaz bizi izandako esperientziek plazaratuko dauen dokumentaltxoa ikusteko aukerea be aukingo dogu. Ezeizu galdu aukerea eta erdu!!!

IMG-20170529-WA0005

SAHARARAKO MATERIAL BILKETA

Lemoako gazte talde batek hile honen amaieran Saharara bidaia bat egingo dau, Tindoufeko errefuxiatuen kanpamentura, hain zuzen be. Bertako auzoatan eta eskolan proiektu txiki bat martxan ipinteko helburuagaz doaz; aisialdirako baliabideak eskaini gura dabez, haur eta gazteen irudimena sustatuteko. Ez hori bakarrik, han dagozan bestelako beharrizanak gitxituteko asmoz, material-bilketa egiten dabiz: higienerako produktoak (gel, dodotisak, konpresak…), medikamentuak, aisialdirako materiala (jolasak, margoak..) etab. jasoten dabiz. Parte hartu gura izinez gero, Lemoako Karabie Gaztetxean bilketa hori jasoteko ipinita dauen kajan itzi zeinke materiala. Azkeneko egune Martxoak 18 izingo da. Eskerrik asko 😉