SUKALDARITZA TAILERRA

Etxeko frigorifikoan pillo bat pingo akumulau iten jatsuzela eta masterchefen ikusten dozun sukaldaritza top hori praktikan iminteko eztotsule balio…. ba lasai, igitiek azaroak 8en interbide bat proposatuko doskuelako 18:00etatik 20:30etarako saio baten. Gauza praktikoagorik ba al dago? Erdu ta atara eiotsezu etekine sobrei!! Izena emoteko kartelean agertan dan kontaktuetan. Irakurtzen jarraitu SUKALDARITZA TAILERRA

PATXARAN IKASTAROA

Aurten be ohitureari jarraituz pilarikak endrina pilarekin harrapatutea espero dogu. Adituek diñorie urte honetan aukiogun klima ez dala aproposena, bea gu bardin bardin gure rastreator gaitasunean konfiantza osoa jarrita deku. Konpañia onean basotik buelta bat emoteko aitxakie dalako ta etorkizunean mozkortuko zaituen edarie ekoizteak bere xarma dekolako erdu zaitez zu bebai!! Ordue biherko asanbladan zehaztuko dogu, beraz adi egon sare sozialeei! Irakurtzen jarraitu PATXARAN IKASTAROA

KORNER FEST

Ak-16k baloiak errudengatik aldatu dauz. Zapatuko Korner festaren ostean, Ak 16ko bozeramaileek iragarri daurie futbolaz nazkatuta datorren denboraldian Euskadi fundazioaren jarraitzaile sutsuak bihurtuko direla. “Zapatu honetan argi ikusi da gure helburua ondo pasetea baino eztala. Handitu arte bazkaldu, zerbezakaz eguzkipean hidratau eta musika dauen bitartean dantza in; beti be, gure lagunek animetean aitzakipean. Bide batez batan bat bazilau ahal badogu hobe. Hori da gure estiloa. Futbola protagonista sekundario bat izan da.” Argudiatu dosku militante batek. Hasiera baten futbol tenisagaz ausartu ziren, baia arin konturatu ziren ezegoela eurentzat egina. “Esku baten kubata ta bestean bokadillo bat dekozunean baloiari emoteko egin beharreko … Irakurtzen jarraitu KORNER FEST

LEMOAKO JAIEK

Adi!! Azkenean maila internazionaleko adituekaz jo ta fuego elkarlanean ibili ta gero, Ibaizabaleko harrietan kanpamento militarra eraiki dauen mejillon zebran komandoak uztailak 21ean bialdutako komunikaue deszifretako eta itzultzeko gai izan gara. Egunon Lemoaztar, Bizkaian operetan dogun OTAM (Organizacion del Tratado del Atlantico de Moluscos) erakundearen adar baten izenean idazten zaituegu. Mezu hau denboraz agindu dogu eta molusko batuan idatzita dago Pearl Harborren ez bezala, garaiz antzemateko. Argi geratu diten: Zuon herriko jaiek saboteetea da gure helburue. Hasteko aipatutea “ez izan soso, izan zoro” leloa burrada bat irudituten jakule eta horregaitik hori ekidituteko pausu txiki bet emotera goazela balsen jaitsiera boikoteauz. … Irakurtzen jarraitu LEMOAKO JAIEK

MATERIAL BILKETA

Egunon, Hoy 30/08/2018, desde Karmela, en el barrio de acogida de Santutxu, nos vemos en la necesidad de hacer un llamamiento a la ciudadanía para poder atender las necesidades básicas de las personas acogidas y que las instituciones no atienden. Por ello, os solicitamos nuevamente vuestra colaboración. Todo lo necesario es para chicos jóvenes: 👉🏼 Higiene ❗ ° Cepillos/Pasta de Dientes ° Crema hidratante cuerpo ° Gel y champu (botes inferiores a 1L) 👉🏼 Ropa ° Calzado deportivo tallas 40 a 47 ° Pantalones tallas 32 a 38 👉🏼 Otros ° Esterillas / Mantas invierno ❗ ° Mochilas ° Cuadernos … Irakurtzen jarraitu MATERIAL BILKETA

ZUMELTZAKO IGOEREA

Jaietara forma onean heltzean garela erakutsi dosku barriro be zumeltzako igoerak. Bizikleta martxa bat batzuntzako; bizikleta lasterketa bat beste batzuntzako; ta norbere superaziorako erronka bat askorentzako. Hiru ikuspuntu diferente zumeltzako igoera honi aurre iteko, bea helburu bakarragaz: Ondo pasetea. Aurten inoiz baino jente gitxiago batu bagara be, historikoa izingo da inoiz baino emakume gehiago aurkeztu direlako. Espektazio handia sortu dauen igoera ere izan da aurtengoa, partaide batzun igoteko gaitasunan inguruen asko espekulatu dalako azken egunetan. La chica spining mogiduten dan bizikleta baten gainean ibilteko gai izango ete zanaren zalantzak eta partaide askoren biktimazioak apostuen makinak bero itzi zauzen bariku gauean. … Irakurtzen jarraitu ZUMELTZAKO IGOEREA