Etxean sagardotegire goazela esaterakoan formal ibilteko da orokorrean jasoten dogun erantzune. Ta arrazoirik etzakie falta. Bertakoen testigantzak hile honitan Hernani ta Astigarraga joko zelai konplexu eta arriskutsuak direla argi izten daurie. Guk aurten, formaltasunaren zale horrik lasaitutearren 6 monitore eroan doguz; edo behintzat izena emoterakoan holan izendatu zaurien eurin burue. Eskerrak anonimatoan mantendu zirela azken unerarte, eurin inguruko anekdotak ezaurielako asko lagunduko giroa lasaituten. Ene bada…

Hala ere, sagardotegi garaien inguruen dauzen aurreiritzi guztien ganetik jende serioa garenez, bidai pedagogiko kultural bat antolatu gindun. Monitoreek sagardotribial bat antolatu zaurien murgilduko ginen munduaz gehiago jakiteko eta bide batez, autobuseko bidai amenizetako. Txupatxusen joan etorriak argi itzi zauen burue ondo entreneta dekogule beraz, paladarra entrenetea baino ez zan falta.

Frutea ona dala ta han hasi ginen kupel batetik bestera bueltaka. Txuletea hobea dala ta han hasi ginen plater batetik bestera bueltaka. Hori bai, ahiztu barik heldu bezain pronto han ibili ginela sagardotegi guztie berrantolatuten, azkenean mahai baten monitoreak eta ikasle pelotanak jarteko; bestean, gazte eta tikismikisenak. Vaya cuatro bancos para dos mesas…

Jainkoaren bideak ezin asmatuzkoak dire, baita norberarenak Hernanin dauenean. Sidrerus betetako tabernak (ta eskerrak ze hutsik topau gindun baten batzuk lurrean amaitu zaurien) eta ezagunez betetako kaleak tripulazioa osorik mantendutea erronka baten bihurtuten daurie. Bitu ze punturarte, pare bat pirata gipuzkoaldean itzi behar izin ginduzela. Ta egie esan, ondo in zaurien frutea osasunerako ona bada, bueltako biajea tinpanorako sarraski bet izin zalakoa. “Aldapeko sagarraren adarraren puntan, puntaren puntan, txoria zegoen kantari…” bai badakit “txiruliruli txiruriluri” datorrela bea finegie iruditu jata autobus haretan pasau zanerako. “txarrenari onena atara diogu” esaldiegaz hasi zan emanaldie, pero alli no habia donde rascar. Entzuleentzako trauma baten bihurtuten ibili zana ia traumatismo craneal baten amaitu zan kantanteak autobusari burukada bat emoterakoan (sabaia bajuegie zan subidoiantzako), bea ezan suerterik egon ta kantetan segidu zauen. Harritzekoa jenteak loa hartutea holango egoera baten. Hasiera baten euren buruaz beste in zauriela pentsau arren, azkenean nekea baino ez zala izin ikusi gindun. Zorionekoak…

Oharra 1: Aipamen berezie txoferrantzat, jatorra iziteaz gain zoroa be bazalako. Ezta bere bidea oztopatuko dauen baden hiltzaile edo GPSaren konspirazioarik… Aupa zu!!

Oharra 2: Eskerrik asko monitorei gure buruek kultibatzeagatik eta bueltako animatzaileari jaie zornotzara heldu arte luzatuteagatik. Zornotzako gazte egune izinde ezin ginen etxera joan… Gora gaztetasune!!

Oharra 3: Lasai, bai Hernanin zein Zornotzan galdutako bidaiariak bizirik eta osorik bueltau zirenaren konfirmazioa dekogu.

Besterik barik… Ez izan mingots, egin TXOOOTX!!!