(1) GRISA KOLOREZTATZEKO zer egin genezakeen eta, (2) GURE ARMARIK ONENA, IRUDIMENA zela ikasi genuen. (3) MILAKA AMETS aukin arren, guk NORABIDE BAKARREAN ibili gara, (4) DESIKASIZ, AMESTUZ ETA ERAIKIZ; (5) HAZI, HEZI ETA BIZIZ. Gris egoan bailara honetan (7) KAPITALISMOAREN AURREAN GURE ESKUBIDEAK BORROKATU doguz, (8) AMESTU GENUEN MUNDUA IRUDIKATUZ ETA AUTOGESTIOA BIZIZ, (6) AUTOGESTIOA PIZTUTEA lortu arte! (9) MUGETAN DANTZAN in dogu GURE IRAULTZA, (10) DANTZATU EZIN BAZEN, ez zelako gurea izango…Bai, (11) NONBAIT HASI BEHAR ZUEN, ETA ZEIN LEKU HAU BAINO APROPOSAGORIK? Bai, (12) NOIZBAIT HASI BEHAR ZUEN, ETA ZEIN UNE HAU BAINO HOBERIK? Horretarako, (13) BIZITZA ZORIONTSUEN FABRIKA sortu genuen, (14) LAR HELDUTUTEN DANA USTELDUTE AMAITAN DAUELAKO. Eta (15) KONTALARIE FALTAU JAKUN arren, hainbat urte pasau doguz bertan (16) SOSO IZAN BEHARREAN, ZORO IZATEN beste urte batez esaten jarraituteko (17) HERRI BAT, GAZTETXE BAT! Azken finean (18) GURE BULTZADEN BOZGORAILU, TAUPADAKA GABIZENON OHIU! garelako.

Advertisements