“Ilargiak tranpa egiten du uretan isladaturik, beregana eramango gaituen bidea erakusten digunean, zeru garbiko gauetan. Edertasunez estaltzen diren bideetan arrisku handia dago. Edertasunez estaltzen diren bideetan, liluraturik haiengan pausatu eta oharkabean ito egiten zara; izarrez beteriko zerupean. Ilargiak tranpa egiten du uretan isladaturik, beregana eramango gaituen bidea erakusten digunean. Zeru garbiko gauetan.” Benito Lertxundi

Hemen gauz urte bat beranduago, bere momentuen sortu gindun panel bardine barriztuten, leku bardinean eta kronika hau pasadan urteko parrafo bardinegaz hasiz. Denborak gure lekuan jartzen gaituela esan ohi da, ta leku bardinean jarraituten dogu denborak ezer aldatuko ez balu bezala. Errefuxiatuen gaiek ondio egunkarietako portadak betetan dauriez eta zoritxarrez notizi onak ekarri beharrean, beharbada gero eta gehiago ikaratzen gaituzten kontakizunekaz datoz.

Gaur errefuxiatuen aldeko nazioarteko egune da eta atzo panel deterioratu horren baitan batu ginen, panel hori moduen, herri honetan errefuxiatuen aldeko ekimenak indarra galdu daurielako. Badakigu panela barriro pintetea ekimen xume eta beharbada baliogabea dala, baia behintzet zutik jarraitu ditela bertatik paseterakoan ohartu gaitezen ondio inolako justifikazio onargarri barik, munduko bazter askotan eskubideak eta familiek urratuten segiduten dauriezela.

Guk gure aletxoa jartzen jarraituko dogu (txikie izin arren) denborak bakotza bakean biziz bere sorlekuen kokatu arte. Eta beharrezkoa balitz, gaur panelak eraikitzen jarraituko dogu, bihar mugak suntsitu ahal izateko.