Astelehena, asteko egun gogorrena dala diñorie, eskerrak aste honetakoan txatxamurke egune ospatu gindule amenoagoa iteko. Egun luzea, baia labur baino laburragoa pasau zana.

IMG-20151228-WA0003
“EGUNON!
ESKERRIK ASKO TXATXAMURKE EGUN HONETARA ETORRI ZARIEN DANORI, AUPA ZUEK!
IAZ LEMOAKO ITURRIEK EZAGUTU GINDUZEN, ETA AURTEN GURE INGURUKO JENTEAK AUKERATU DAUZEN ARBOLAK IZINGO DIRE PASEO MATUTINOARAKO ATXAKIE.
ARBOLEA OSO GAUZE SINBOLIKOA DA, ESANAHI ASKO HARTZEAN DAUZENA TA MILE METAFORATAKO PROTAGONISTA, HEMEN ETA MUNDU GUZTIEN. BA BAI, ZEOZER BEREZIE DEKIE ARBOLAK… EZTA?
BUENO, BA HORIXE, GERO DELICATESSEN BAZKARIE TA EGUNE AKABETAKO KONTZERTUEK KARABIEN, EZTA GEHAU BEHAR DIFERENTEAK IZITEKO.
ONDO PASAU!”
Txatxamurkeren komunikaue

Goizeko 9:30ek jo ta bideari ekin geuntson. 7 baliente, 6 zuhaitz eta hainbat kilometro aurretik. Bai holan da, txatxamurke egune udazken amaieran izinik zuhaitzen bira bategaz hasi zan. 7 zuhaitzen artean, 4 hosto erorkorrak, bat inbisiblea eta bakarra hosto iraunkorra. Antolakuntzaren kudeaketa jo puntuan jartzen daurien datuak dudarik gabe. Goraipatzekoa da halan da be, inbisibleari (ebagite eta lurretik ataratako zuhaitza) eginiko replikea. Lan fine benetan.

Ibilbidearen inguruen bakarrik eskerrak emotea U. S.-ari eta I. A.-ri Lemoatx puntako zuhaitzak aukeratutearren eta martxara etortea ez erabakitearren. Egie da U. S. gurutzean topau gindule gure zain, martxaren bigarren zatie (dana aldats bera) iteko prest. Txatxamurketik detektibe pribau bet kontratau dauriela entzun dot, San Antolineko bidean egun horretako kotxe arrastorik dauen bilatuteko. Esatea be, ibilbidearen argazkirik eztirela publikauko parte hartzaileen egoera fisiko kaskarra agerien ez iztearren.

img730
Behin kirola inde, jateko ordue heldu zan. Delicatesen bazkari moduen saldu zana danon harridurarako, delicatessen bazkariei zin zan, antolakuntzakoak suterako esku txarra dekien arren, kontaktu onak dekiezala erakutsiz. Bazkarian prestaketaren irudirik be eztoguz iminiko sanidad blog hau ikusi leikelakoan. Menue ordea hau izin zan: “untau eta haginke” izeneko pintxo desberdinen segida bat ; “entsarlada”, bere ezti eta intxurrekaz; Gordon Ramseyn bitxikerietako bat dan “welligton txerri azpizuna”; sepia, patata, gamba eta txanpiek osoturiko “txibi honik nortzuk dira”; eta “txokolate sumendia”, “elurtxoak”, kafea eta kopa amaierea emoteko. Benetan delicatessen bat. Txalo bero bat sukaldarientzako.

Arrastien jokoak etorri zirean hezkuntza ereduaren eraginkortasuna kolokan itzi zauriezan zatiketakaz, arrautzekaz indeko marabareakaz, bertsoakaz, saskiratzeakaz, simpsonen inguruko interrogatorioagaz, txupito berezien prestaketagaz, kubatak esku bategaz iteko gai diren superheroiakaz, txotx perfektoak ataraten dauriezan itsuekaz… Espektakuloa ziurtatute.

Azkenik egune borobilduteko eta gauari agur duin bat emoteko, eskualdeko taldeen kontzertuak “uckaia” eta “the joloskors” taldeen eskutik.

ZORIONAK TXATXAMURKE, SEGIDU HERRIE ALIENAZIOTIK ATARATEN!!!